Baliabide
Baliabide grafiko eta mediatikoak
Beharrezkoa da erreserba egitea, bisitari kopurua mugatua baita.
Orrialde honetako dokumentu ezberdinak ikusteko arazo bat baldin baduzu eta dokumentu baten bertsio irisgarria jaso nahi baduzu, bidal iezaguzu zure eskaera posta elektronikoz edo telefonoz.
Bisitaren argazkiak

Ez dira argazkiak ateratzen ahal lezearen barnean. Beraz Lezearen eta bisita-ibilbidearen argazki sorta bat dohainik deskargatzea proposatzen dizugu.
Ez duda sare sozialetan ditugun orrialdeak segitzea, gure berritasunak ezagutzeko eta irudi/bideo berriak kontsultatzeko!
Gure dokumentazioa
Hautatu eta deskargatu nahi duzun informazioa :
Prentsa
Hemen dituzu zure hedabideetan partekatzeko eta zabaltzeko baliabide grafiko batzuk:
ARGAZKIAK
Hautatu argazki bat edo gehiago gure FlickR orrian edo deskargatu argazki artxibo osoa. > Dozier osoa deskargatu
Gure argazkiak FlickR-en
BIDEOAK
Sarako lezeen aurkezpen bideo batzuk proposatzen ditugu formatu desberdinetan, gure Youtubeko orrian.
Bideoak Youtuben
Prentsa oharrak eta txostenak
Xortaz Xorta 2025: Lezea kultur toki bat bihurtzen denean!
Data: 2025ko apirila
Xortaz Xortaren eskutik, Sarako Lezeak programazio kultural originala proposatzen du, lekuko aberastasun historiko, natural eta sinbolikoaren oihartzun.
Topaketa eta transmisio momentu gisa pentsatuak, ekitaldi hauek gure ondarea biziarazten dutenak omendu nahi dituzte: artistak, ikerlariak, kontalariak, zientifikoak, sutsuak.
« Xortaz xorta», lezea zizelkatzen duten ur tantek bezala, ekimen hauek gure kultura eta historia zizelkatzen dituzte. Elkarrekin etorkizunari forma eman diezaiogun.
Topaketa eta transmisio momentu gisa pentsatuak, ekitaldi hauek gure ondarea biziarazten dutenak omendu nahi dituzte: artistak, ikerlariak, kontalariak, zientifikoak, sutsuak.
« Xortaz xorta», lezea zizelkatzen duten ur tantek bezala, ekimen hauek gure kultura eta historia zizelkatzen dituzte. Elkarrekin etorkizunari forma eman diezaiogun.
Prentsa artikuluak
Prentsako artikulu edo bideo batzuk frantsesez dira.

Marrumaka asteburua Sarako Lezeetan
Data: 2025/07/18
GURE IRRATIA - Joanes Basurco Garcia, USOPOPeko kidearen elkarrizketa.
"Sarako leizeekin elkarlanean, Usopopek Marrumaka bi eguneko festibaltxoa proposatzen du urriaren 4 eta 5ean. Atzoko, gaurko eta biharko mitologiak ospatuko dituen ekitaldia izatea nahi dute. Antolatzaileek dioten bezala: beste batzuek ez bezala, mitologia erabiliz, manera esplotatzailean aritu gabe."
Audioa deskargatu
Xortaz xorta egitaraua abian Sarako leizeetan
Noiz: 2025/05/05
Kazeta webguneak egin duen artikulua Sarako Lezeetako ekitaldiei buruz.
"Aurten ere Xortaz xorta egitaraua martxan eman dute Sarako leizeetan. Horren barnean hitzaldiak, bisita gidatuak eta ikus-entzunezko jarduerak eskainiko dituzte ondoko hilabeteetan ere."
Artikulua irakurri

Musika eta naturak bat eginen dute Sarako leizeetako kontzertu berezietan
Noiz: 2024/09/03
Kazeta webguneak Sarako lezeetan eskainitako kontzertu bereziei buruzko artikulua.
"Musika eta naturak bat egin dezaten, emazteek hartuko dute eszena, Maider Cigarroak eta Neomak taldeak osaturiko egitarauarekin. Sartzeak agortuak dira jadanik."
Artikulua irakurri

Bisita berezia Sarako Lezeetan
Noiz: 24/06/2024
GURE IRRATIA - Maddi Zubeldiaren elkarrizketa, Sarako Lezeetan egindako ibilaldi kontatu eta kantatuari buruz.
"Ingurune ikaragarri ederra da, oso inspiraziogarria da, biziki konektatua sentitzen naiz eta pentsatzen dut jendeak ere bai, orduan misterio pixka bat izanen da..."
Audioa deskargatu
Akelarre gaualdia Sarako Lezeetan
Data : 2024/06/04
Erran aldizkariak egin duen artikulua Sarako Lezeetako ekitaldi berezi bati buruz.
"Akelarre gaualdia izenburuarekin, artearen eta historiaren arteko topaketa eginen dute Sarako leizeetan, Euskal Herrian egindako sorginkeria epaiketetan oinarritua."
Artikulua irakurri
"Guretzat kalitatea funtsezkoa da eta gune naturala zaindu behar da"
Data: 2023/07/07
Erran aldizkariak egin duen elkarrizketa Sarako lezeetako zuzendari berriarekin.
Sarako lezeetako zuzendari berria da Fabrice Iparragirre maiatzaz geroztik.
«Egokitzeko gai naiz eta bertako talde autonomoarekin proiektu interesgarriak eramanen ditugu»"
Artikulua irakurri
«Egokitzeko gai naiz eta bertako talde autonomoarekin proiektu interesgarriak eramanen ditugu»"
Harpeak ezagutarazteko eguna
Data: 2023/03/24
Kobazuloen eguna aipatzen duen artikulua, gure lurazpiko altxorren bila joatera embeia ematen gaituena!
"Lurpeako zortzi kobazuloentzat sustapen egun inportantea da Koben Eguna. Bihar eta etzi, asteburu guzian harpeak bisitatzen ahalko dira merke..."
Artikulua irakurri
Bertako historia ikasteko mintzaldi zikloa Sarako Lezeetan
Data: 2022/04/22
Milesker Kazeta.eus (Mediabask) informazio webguneari artikulu hori idazteagatik!
Mintzaldi ziklo bat abiatuko da Sarako lezeetan, bertako historia ezagutzeko edo berriz deskubritzeko parada emanez. Euskaraz edo frantsesez izanen dira, urririk eta deneri idekiak.
Artikulua irakurri Kazetaren webgunean