
Urtean 11 hilabetez idekiak !
Aterpean, eta beti 14°tan, Sarako Lezeak edozein eguraldiarekin bisitatzen ahal dira !
AHOLKUA : Udan, bisiten hastapena 15 minutu guziz hasten dira. Bainan batzutan, egun euritxuetan bereziki, itxarotea luzea izaten ahal da. Kasu hontan, hobe duzue goizean edo arratsalde bukaeran etortzea.













Erreserbatu
Aintzinetik egindako erreserbak nahiago ditugu, gure webgunearen bidez edo 64 departamentuko turismo bulego batetik (edo turismo bulego baten webgunetik).
Gunearen idekitze ordutegia 2022
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*.
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*
Urteko itxiera : Abenduaren 31tik 2023ko Otsailaren 5erat barne.
Otoi, zatozte sarrerak hartzera harreran, bisita hasi baino 30 minutu lehenago.
Zure sarrerak erreserbatu ezazue
Taldeei zuzendutako bisitetarako erreserbak emailez edo telefonoz egiten dira +33 5 59 54 21 88.
Bisitaren garapena
Etorri aintzin :
Zure bisitaren ordua eta eguna hautatu ezazu aintzinez erreserbatzean.
Aukeratutako bisita zure hizkuntzan ez baldin bada, telefonoan audiogida deskargatzea proposatzen dizugu urririk, bisitaren iruzkinak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez entzuteko. > Xehetasun gehiago
Sarako lezeen gunean bertan :
- Zatoz 30 minutu lehenago harrerarat, sartzeko txartelak eskuratzeko.
- Gure tokiko museoa eta parke megalitikoa dohainik sar daitezke bisitaren aurretik edo ondoren.
Kontuan izan azken bisita gidatuaren amaieran aldi berean hesten direla ! - Ordu bateko bisita gidatua : Gure ingurunea aurkeztu eta, zure gidariak "Lezea" kobazulora eramanen zaitu, 45 minutuko esperientzia batentzat argiak eta ahots misteriotsu bat segituz...
Prezioak 2022
Sartzeko prezioaren truke, 45 minutu bateko bisita gidatua egin eta parke megalitikora sar zaitezkete.
Sarrera urririk da saratarrentzat, helbide egiaztagiri bat aurkeztuz.
Norbanakoa :
- Helduak : 10€
- Haurrak (5 urtetik 13ra barne) : 6€
- Ahalmen urriko pertsonak : 6,5€Lezearen azpiko partearen bisita. Eskertzen zaituztegu bisitaren bezperan bederen gurekin harremanetan sartzeaz, bisita aukerak ezagutzeko eta guri ahal bezain ongi antolatzeko parada emateko, zuei harrera baldintza onenetan eskaintzeko gisan.
- Nerabe (14 urtetik 17 urtera) : 8,5€
- Ikasle (ikasleen txartela erakutsiz) : 8,5€
- Familia (2 heldu + 3 haur) : 32€2 heldu + 3 haur pagatzen dituzten. Haur (5 - 13 urte)
Taldeak (15 pertsonetatik goiti) :
- Helduak : 8€ / pertsona1 urririk gidariarentzat eta 1 urririk laguntzailearentzat.
- Nerabeak (14-17 urte) : 6,5€ / pertsona
- Haurrak (14 urte petikoak) : 5€ / haurraLaguntzaile 1 urririk 8 haurrentzako.
Taldeei zuzendutako bisitetarako erreserbak telefonoz egiten dira +33 5 59 54 21 88 edo emailez.
Pagatzeko moduak




Ordaintzeko, txartelak nahiago ditugu.
Hala ere, onartzen ditugu txekeak, oporretako txekeak (ez dugu dirurik itzultzen oporretako txekeekin), Euro edo Eusko monetak (bainan ez txartela, kasu!). Sarako udalak moneta truke bulego gisa egiten du Euskorentzat.