< Gertakari zerrendara itzuli

DARDARIKA, 2 eguneko besta Sarako Lezeetan!

DARDARIKA, 2 eguneko besta Sarako Lezeetan!

Noiz: 2026ko urriaren 3an eta 4an
Non: Sarako Lezeetan

Asteburu batez, DARDARIKAk artea eta kultura Leze barrura ekarriko ditu: ahotsek, gorputzek, musikak eta kontakizunek harria dardarka jarriko dute, lekua beste ikuspuntu batetik begiratzeko.

DARDARIKA besta eta lagunarteko giroan bizitzeko sortu da, familian edo lagunekin... leku ezagun bat beste begi batzuekin berriz deskubritzeko parada ere izan nahi du.

Besteak beste:
- Bisita libreak: lehen aldikotz, lezea libreki eta zuen erritmoan ezagutzeko parada izanen da.
- Leizean eskainiko diren ikuskizun bereziak: Jokairen MUGARRI, Neskenaren TAUPADA, Zazpiak Bat dantza taldearen Amalurraren ametsa, eta Maddi Zubeldiak Amaia Riouspeyrous eta Maider Cigarroarekin leizearentzat bereziki sortutako sorkuntza.
- Kantuak, musika eta dantzak: Bost Axola, Neskenako BADOA, Nat & Watson eta Kiki Bordatxorekin.
- "Herioren orga", Julien Gaüzères-en kontakizuna.
- Saguzarrak ezagutzeko parada, Jordi-rekin.
- haurrentzako jokoak, txalaparta, tailerrak eta beste hainbat proposamen.

Jakitekoa: Asteburu osoan, kanpoko guneetara sartzea libre eta urririk izanen da, eta animazioak, jokoak eta edateko-guneak izanen dira.
Leze barneko ekimenentzat, izena eman beharko da. Batzuk urririk izanen dira, besteak parte-hartzearekin. Tokiak mugatuak izanen dira giro intimoa bermatzeko.