Urriak 3 - Larunbata
✨ Egun osoan zehar: Animazioak, jokoak eta edateko-gunea!
9:30
Sarako lezeen inguruko natura eta ondare ateraldi gidatua

Imanolek, CPIE Euskal Itsasbazterrako adituak, naturan diren elementuak behatzera eta gure bazterren sekretuak zilatzera eramanen gaitu, lekuaren eraketa eta bere bilakaerak ulertzeko gure arbasoek utzitako aztarnen bidez.
Urrirk, izena emanez (leku mugatuak). Frantsesez edo euskaraz (parte-hartzaileen arabera).
10:00 - 11:15
Bisita librea - BETEA 
DARDARIKAren karietara, deskubri Sarako Lezeak beste manera batez! Lehen aldikoz, ibil zaitez Lezearen sakonean libreki, zure erritmoan, eta har ezazu denbora lurpeko mundua behatzeko. Ibilbidean zehar gidak izanen dira bidea erakutsi eta zure galderei erantzuteko.
Urririk, izena emanez.
11:30
"Amalurraren ametsa" - Zazpiak Bat

Sarako Zazpiak Bat dantza taledaren ikuskizuna:
«Euskal mitologiaren mundu magikoan barna…
Galtzagorriak, Hartza, Sorginak eta Laminak agertuko dira Amalurraren magiaren inguruan. Dantzaren eta musikaren bidez, lurra, natura, gaua eta eguna biziko dira gure begien aitzinean.»
Ondotik, Joaldunek besta gunerako bidea animatuko dute, eta Sarako Erraldoiek mutxikoak abiaraziko dituzte.
Ikuskizuna BETEA da, bainan mutxikoak denentzat idekiak izanen dira.
Eguerdi
Pintxo bazkaria, Nat & Wats-ek alaiturik
Bazkari goxoa, Sarako eskoletako ikasleen gurasoek prestatutako pintxoekin. Musika izanen da Nats & Wats-ekin.
15:00
Herioren orga - BETEA 
Lezearen sakonean, normalean hetsia den gela batean, Julenek Herioren orgaren istorioa kontatuko dizue. Herio euskal mitologiako pertsonaia da, heriotzarekin lotura duena. 6 urtetik gorakoentzat.
Urririk, izena emanez (leku mugatuak). Frantsesez.
15:30
Haurrentzako herri jokoak
Gaiak animaturik.
17:30
"Mugarri" ikusgarri berezia, Jokai taldearen eskutik

Lezearen bihotzean oihartzun eginen duen ikuskizuna.
MUGARRI, mugaz gaindiko proiektu eszenikoa da, musika eta antzerkia uztartzen dituena, mugaren inguruko ibilbide emozional eta kultural bat proposatzeko. Emanaldiak identitateari, memoriari, migrazioari, zaintzari eta kultur erresistentziari buruzko gogoeta egiten du.
Lehen aldikotz Iparraldean!
7€, izena emanez (leku mugatuak). Euskaraz.
19:00
Bost Axolaren kantaldia leizean - BETEA 
Bost Axolako emakumeen ahotsak lezean barna oihartzun eginen dute, musika-momentu bero eta intimo batez gozatzeko.
7€, izena emanez (leku mugatuak).
20:00
Pintxo & musika!
Pintxo gaualdia, TXATXARANGA animaturik.
Urriak 4 - Igandea
✨ Egun osoan zehar: Animazioak, jokoak eta edateko-gunea!
10:00 - 11:15
Bisita librea

DARDARIKAren karietara, deskubri Sarako Lezeak beste manera batez! Lehen aldikoz, ibil zaitez Lezearen sakonean libreki, zure erritmoan, eta har ezazu denbora lurpeko mundua behatzeko. Ibilbidean zehar gidak izanen dira bidea erakutsi eta zure galderei erantzuteko.
Urririk, izena emanez.
10:30etatik goiti
Gosaria Kiki Bordatxok alaiturik
11:30
"Badoa", NESKENAren ikuskizuna

Badoa-rekin, Neskenak denboraren iragaitea eta biziaren zikloak ospatzen ditu, dantza eta kantuaren erritmoan, Sarako Lezeen ingurune berezian.
4€, izena emanez (leku mugatuak).
13:00etatik goiti
Haurrentzako tailerrak eta jokoak
Bultzagailuarekin tiroa eta “furrunfurra” Joritzek lagundurik (Lauburu elkarteko kidea).
Argazki rallya Manexek lagundurik.
14:00
Txalaparta tailerra
14:30
Saguzarraren dantza - BETEA 
Misteriotsuak eta, halere, gugandik hain hurbil, urtaroen erritmoan joan-jiten dira, gure buru gainean hegalka.
Ausart zaitez animalia mitiko horien ezagutzera eta etor zaitez haiei buruz gehiago ikastera.
Saguzarren inguruko mikro-hitzaldi bat eta lezeetako bisita, Jordi gidarekin.
Urririk, izena emanez (leku mugatuak). Frantsesez.
15:30
Herioren orga - BETEA 
Lezearen sakonean, normalean hetsia den gela batean, Julenek Herioren orgaren istorioa kontatuko dizue. Herio euskal mitologiako pertsonaia da, heriotzarekin lotura duena. 6 urtetik gorakoentzat.
Urririk, izena emanez (leku mugatuak). Frantsesez.
16:30
"Taupada", NESKENA - Lehen emanaldia! - BETEA 
Neskenak bere ikuskizun berria, TAUPADA, aurkeztuko du: dantza eta musika uztartzen dituen sorkuntza, lezearen bihotzean ezagutzeko.
4€, izena emanez (leku mugatuak).
17:30, 17:50 et 18:10
Leizearen ahotsa, erroen kantua

Maddi Zubeldiak, Amaia Riouspeyrousek eta Maider Cigarroak beren ahotsak elkartuko dituzte, Sarako Lezeetarako bereziki sortutako musika-sorkuntza batean.
"Leizearen barnean, ilunpeko lozorroan, lurrari lotzen zaio erroa. Han sortzen da emazteen ahotsa, antzinako oihartzun bihurtua, belaunaldiz belaunaldi xuxurlatzen den gure betiko kantua."
8€, izena emanez (leku mugatuak). Euskaraz.