Pontx pailazoa
Sarako Lezeetan
Ezohiko bisita bat...
Pontx pailazoak Sarako Lezeak bisitatu ordez, gidari lana hartuko du eta leizea modu berezi eta dibertigarrian ezagutzeko aukera eskainiko die bisitariei.
Hona hemen proposamen aparta: Pontxek bertako bitxikeriak eta misterioak kontatuko dizkie hurbiltzen direnei: Lehen gizakien bizimodua, lezearen osaketa, bertako bizidunak, baita mitologiaren aipamena ere.
Bisita ibiltari honetan umorez eta modu ludikoan Sarako lezea eta bere bihotza deskubritzeko aukera huts egingo duzue?
Proiektua
Pontxek landutako proiektu berezia da, gure ondare naturala modu ludiko eta irisgarrian ezagutarazteko sortua. Bisita berezi hau haur zein helduentzat sortu da.
Horkonpontx elkartearen, Sarako Lezeen eta Hirigune Elkargoaren lankidetzari esker eskaintzen dira bisita hauek.
HELBURUAK
Lezeak modu didaktiko, ludiko eta parte-hartzailean erakutsiko dizkie bisitariei. Pontxi esker, Sarako Lezearen historiaz gain, haren osaketa eta barne-bizitza hobeki ezagutzeko aukera izango da: urak kareharrian duen eragina azaldu, lezearen erabilera historikoa kontatu, bertako izaki bizidunen zaintza nola egiten den erakutsi eta euskal mitologiaren aipamena ere egingo ditu.
ZEIN GAI AIPATUKO DIRA?
- Lezearen jatorria
- Lehen gizakien bizimodua
- Kareharriaren bilakaera eta uraren lana
- Garaiko bizidun ezberdinak
- Gaur egungo saguzarren presentzia
- Lezearen eta ingurunearen zaintza
- Euskal Mitologia
Aurkitu zure bisita
Norbanakoentzat
Apirilaren hasieran bisita bereziak eskainiko dira.
Taldeentzat (ikasle, elkarte etab.)
Bisita berezi hau haur eta helduentzat pentsatua izan da. Ordubete irauten du eta talde ttikietan egiten da, parte-hartzea eta interakzioa sustatzeko.
2026ko Egutegia


Bisita egiteko egunak
Beste data batzuetarako, jar zaitez gurekin harremanetan.
Baldintzak:
- Adina: 5 urtetik goiti.
- Bisitarien kopurua: gehienez 30 pertsona (ikasleak lagunduak izan behar dira)
Prezioa:
Prezio murriztua maiatzean eta ekainean: 210€ talde bakoitzeko.