F.A.Q.

Maiz egiten diren galderak

Erreserbatzea beharrezkoa da. Sartzeak erosteko parada duzu bertan ere, egun bererako, leku batzuk geratzen badira.
Doako aparkalekuak 14 gradu haitzuloan Komunak Pagatzeko txartelak onartuak Eusko moneta onartua Oporretarako txekeak onartuak Partzialki egokitua elbarriendako Kafetegia Piknik gunea Jan-lasterreko ostalaritza udan Mendi ibilbideak hurbil Animaliak debekatuak leizean Argazkiak eta bideoak ateratzea debekatuak da lezean haur karrosak ezin dira ibiltzen ahal lezean

Ez. Alde batetik eskailerak badirelako eta, beste aldetik taldeko bisita gidatuak baizik ez baitira, ezinezkoa da haur karrosa erabiltzea.
Aldiz, gelak biziki zabalak baitira, gomendatzen dizuegu nini zorro batekin etortzea. Haur karrosak parke megalitikoan erabil daitezke.

Ez. Ez da haizu argazkiak egitea leizearen bisita gidatu denboran, gunea bera, bisitaren kalitatea eta irudi eskubidea babesteko. Nahi baduzu, Lezearen eta bisita-ibilbidearen argazki sorta bat dohainik deskargatzea proposatzen dizugu.

Bai.Ezinbestekoa da zure sarrerak linean erostea, gure webguneko "Erreserbatu" orrialdetik edo 64 departamenduko turismo bulego batetik. Aukeratu zure bisitaren eguna eta ordua, eta erosi zure sarrerak. Sarako lezeetan, erakuts ezazu zure baieztapena harreran. Horren truke, "Sarako lezeak" txartela ukanen duzu bisita gidatuan sartzeko.

Telefono mugikorreko doako aplikazioa eskaintzen dizugu, bisita frantsesez, ingelesez, euskaraz edo gaztelaniaz jarraitzeko. Higiene arrazoiengatik entzungailuak ekartzea eskatzen dugu.
Nola eskuratzen ahal dugu ?
Lineako erreserba baieztatzen duzunean, zure telefonotik (Android edo IOS) aplikazioa deskargatuko ahal duzu, lotura baten bidez.
Deskarga ezazu aplikazioa Sarako lezeetara joan baino ordu batzuk lehenago eta ez ahaztu aurikularrak !

Bai. Leizearen behereko parte guzira sar daiteke. Bi egun lehenago gurekin harremanetan sar zaitezte, lehentasunez goizeko bisita ordua elkarren artean finka dezagun. Gida bat zuekin egonen da bisitaren lehen zati osoan, aldi berean, taldearen gaineratikoa, gaineko galerian izanen da.
Hemen dituzue xehetasun guztiak mugikortasun urriko pertsonentzat.

Ez. Bisita 2 galeria maila ezberdinetan egiten da, osoki antolatua den ibilbidean gaindi. Gomendatzen dizuegu oinetako hetsiak janztea eta jantzi bat ekartzea leizearen zolan tenperatura 14°C-koa baita.

Ez. Bisita gidatuak baizik ez dira. Soinu eta argiz apainduriko oren bateko bisita da, leizea babesteko gune argituetan ibiltzeko gisan.

Bai. 2 galeria mailatan egiten da bisita. Historiaurreko bizitegi gunera 40 mailako eskailer batetik hel daiteke. Behereko zatira joateko, 20 mailako eskailer batetik jaitsi behar da. Hamabost bat maila badira ere zuloaren zolan. Eskailer hauek aski zabalak dira eta ez dira zailak.

Ez. Natura 2000 sailkatua da gunea bai eta saguzarren ikerketa lekua ere. Hori dela eta, gure lagunak diren animaliek ezin dute leizearen bisita gidatua egin (zaku edo saski batean badira ere). Aldiz, ongi etorriak dira, soka batekin loturik, parke megalitikoa eta guneko museoaren barnean.

Bai. Bisita gidatuak frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez egin daitezke. Gaur egun, bisita gehienak frantsesez egiten dira. Nahi baduzu, fitxak edo urririk den aplikazioa eskaintzen dizkiogu frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez azalpenak emanez.

Bai. Egungo egoeran, bisita bakoitzeko bisitari kopurua mugatua da. Lezeen ateetara sarrera uko egin ez dadin eta guretzat lekuen kudeaketa errexago izateko, lineako erreserbak abantailatzen ditugu.