Egitaraua
Larrun mendiguneko ondare arkeologikoa
Imanol Amestoy (CPIE Euskal Itsasbazterra)
Hizkuntza: frantsesa
Larrun mendiguneak aparteko aberastasuneko ondare historiko eta arkeologikoa gordetzen du, milaka urtez gizakiak bertan izan duen presentziaren lekuko.
Hitzaldi honetan, Imanol Amestoyk, Euskal Itsasbazterreko CPIEko misio-arduradunak, Larrun mendiguneko aztarnak, azken aurkikuntzak eta Euskal Herriko mendi enblematiko honen historiaren etapa nagusiak ezagutaraziko dizkigu.
Arkeologia, paisaiak eta gizakien memoria uztartuko dituen topaketa, Larruneko ondarea hobeki ezagutzeko.
Hitzaldia POCTEFA mugaz gaindiko proiektuaren baitan ere kokatzen da. Proiektuak, besteak beste, Larrun mendiguneko ondare arkeologikoaren inbentarioa egiten laguntzen du, mugaren bi aldeetako ondare komun hori hobeki ezagutu, babestu eta balioan jartzeko.
Jakitekoa: Urririk eta guztientzat idekia.
