Egitaraua
Bizidunaren parte izan… Eta natura partekatu
Hizkuntza: frantsesa
Klima 2026 Astearen karietara, Sarako Lezeek gizakiaren eta bizidunen arteko harremanari eskainitako egun bat propostazen dute.
Egun bat pausa egiteko, bizidunarekin berriz harremanean sartzeko, natura eta gure lurraldea beste begirada batez so egiteko, loturak beste molde batez sortzeko.
Hainbat hitzaldi-esperientzien bidez, lotzen gaituzten gauzak aztertuko ditugu: gure istorioak, gure harremanak, gure elikadura, gure gorputza eta gure ingurunea.
Naturarekin eta gizakiarekin dugun lotura hobeki ulertzeko, ura, sendabelarrak eta inguruko paisaiak begirada berri batekin so eginen ditugu.
Egunak leku handia emanen dio sentsazioei, behaketei, esperientziei eta lilurari, arratsean musikaz lagundutako poesiari lekua utziko diolarik.
Ikasteko, sentitzeko eta mundua ezberdinki begiratzeko parada bat izanen da.
9:00 – 9:30: Harrera
9:30 – 11:00: « Paisaiaren irakurketa intuitibo baterako » Anne Catherine DOR-ekin
11:30 – 12:30: « Bizidunen zaintza » Maider Etcheverry-rekin
12:30 – 14:00: Bazkaria bertan, SlowTokirekin:
Slow Tokiren Bentoa: bazkari osoa, begetarianoa eta orekatua.
%100 etxean prestatutako janaria, produktu fresko, tokiko eta sasoikoekin egina.
Deserta ttiki bat barne, zitroi ura eta detox ura.
14:00 – 15:30: « Ura, gure lehen natura » Ludovic Breuil-ekin
15:30 – 16:00: Pausa
16:00 – 17:30: « Ni naiz, gu garelako » Magali Ménard-ekin
18:00 – 18:30: Poesia musikala, Rebecca M’Boungourekin
19:00 – 20:30: Bizidunen ospakizun-kontzertua, TARArekin
Jakitekoa: Poesia musikala eta kontzertua bakarrik ikusi nahi badituzu, prezio berezia proposatzen dizugu hemen.
