Egitaraua
Goazen lurpeko abenturara Pontxekin!
Pontx pailazoa
Noiz: Uztailaren 26an, 11:00etan eta 16:00etan.
Non: Sarako Lezeetan
Hizkuntza: eskuara hutsean
Pontx pailazoak Sarako Lezeen bisita berezi bat proposatzen du, umorea eta ezagutza uztartzen dituen ibilbide ludiko baten bidez.
Bisita honetan, ttiki zein handiek leizearen jatorria, historia eta bertako bizidunak ezagutzeko aukera izanen dute, irudimena eta parte-hartzea sustatuz.
Jakitekoa: Erreserba beharrezkoa da!
5 urtetik gorakoentzat egokia eta familia osoarentzat gomendatua!
Euskal Hirigune Elkargoak sustengaturik.
