< Gertakari zerrendara itzuli

HURRUP ETA XO

HURRUP ETA XO

Reyna de Copas (Olite - Nafarroa)

Noiz: Ekainaren 12an, ostiralez, 19:00ean
Non: Sarako Lezeetan

HURRUP ETA XO Sarako lezeek proposatzen duten hitzordu berri bat da.
Ekainaren 12an, ostiralez, 19:00ean, Sarako lezeek esperientzia berri bat proposatzen dizuete. Lezea beste begirada batekin ikustera gonbidatuak izanen zarete: haren formak behatzera, soinuak entzutera, giroa sentitzera eta ingurune berezi horretan murgiltzeko denbora hartzera.
Ibilbidean zehar, publikoarentzat normalean itxia den gela batera sartzeko parada izanen duzue, eta esperientzia luzatzeko, bertan dastaketa bat egiteko aukera izango duzue.
Esperientziak Reyna de Copas-ek (Erriberri) proposatutako Nafarroako jaki eta arnoen inguruan segituko du.

Jakitekoa: Erreserba beharrezkoa da (leku mugatuak)
Prezioa: 20€