Egitaraua
MITOGAUA
Mintzaldiak A. Aranak eta P. Laplacek emanik
IRATI filma EKE/Le Select-en partaidetzarekin.
Hizkuntza: eskuara/frantsesa (bat-bateko itzulepena izanen da)
Gaualdi oso bat euskal mitoen, errituen eta sinesmenen inguruan. Bi hitzaldirekin hasiko da:
- 18:00: Anuntxi ARANAk aztertuko du nola biziraun duen mendez mende euskal mitologiak, erlijio et sinesmen dominanteen eragina gorabehera.
- 19:30: Philippe LAPLACEk euskal megalitoetan barna eramanen gaitu bidaia ilustratu batean eta gordetzen dituzten antzinako mito eta errituak azalduko dizkigu, geo-biologiaren ekarpenari buruzko gogoeta bat abiatuz.
Saioa erakustaldi praktiko batekin luzatuko da, tokian bertan, eta ur-bilatzaileak erabiliko dira.
IRATI filmaren proiekzioa, kanpoan: Bi aurkezpen horien ondotik, gaualdiak kanpoan segituko du, lezearen sartzearen parean, ilundua izanen delarik, euskal mitologiaren munduan murgilduz IRATI filmaren bidez. Paul URKIJO ALIJOren film arrakastatsuak abentura liluragarri bat kontatuko digu, Erdi-Aroko historia eta fantasia uztartuz antzinako sinesmenak ezagutaraziko dizkiguna Iratik gidatuko duen Enekoren bidaiaren bidez, herri pagano baten giristinotzearen hastapenetan.
Jakitekoa: Proiekzioa aitzin jatekoa eta edatekoa izanen da.
Gaualdi osoa urririk da.
IRATI Filma: Publiko guzientzat, abisuarekin / Eszena batzuk gogorrak izan daitezke.