< Gertakari zerrendara itzuli

SARRERAK AGORTUTA - Mitoen sortzea

SARRERAK AGORTUTA - Mitoen sortzea

Julien Gaüzère-k aurkezturik

Noiz: Martxoaren 16an, 19:00etan
Non: Sarako lezeetan

Hizkuntza: frantsesa

Kobazuloen egunaren kari, mitoen jatorriari buruzko bisita kontatua izanen da, Julien Gaüzere-k gidaturik. Esperientzia originala, euskal mito eta sinesmenak sortu ziren lurraren erraietan, herri honen irudimena elikatuz eta nortasuna moldatuz.

Martxoaren 16an larunbatez, iluntzean, lurraren sabelean sar zaitez, Euskal Mitologiaren sortzea eta leku horietatik pasatu diren istorio batzuk ezagutzeko.

Jakitekoa: 5 urtetik goiti.
Erreserba beharrezkoa da (leku mugatuak).
Gaualdia bururatuko dugu hurrupaldi partekatu batekin!

SARRERAK AGORTUTA