< Gertakari zerrendara itzuli

PONTX "2024 berri on!"

PONTX

Pontx Pailazoa-k aurkezturik

Noiz: Urtarrilaren 4an, 10:30etan eta 17:30etan (agortuta)
Non: Sarako Lezeetan

Hizkuntza: euskara

Gabonetako opor hauetan, Pontx pailazoak liluratuko gaitu Sarako lezeetan izanen den ikuskizun esklusiboarekin. Emanaldi paregabea, naturgune atipiko batean!

Aurkezpena :
2024ko Urte berria hasi dugu. Aurtengoan Pontxek Sarako leizeetan ospatuko du urte hasiera hori lagunekin. Ikusgarri berezia izango da, egun horretan bakarrik ikusten ahalko dena non eta SARAKO LEIZEETAN. Urte berriari hasiera ona emango dio, giro onean, kantuan eta dantzan. Magia, umorea eta pailazokeriak ez dira faltako!

Jakitekoa: Ikuskizuna lezean iraganen da. Pentsatu beroki beztitzea (14° lezearen barnean).
Sartzea 2€tan da eta izena eman behar da (leku mugatuak).