< Gertakari zerrendara itzuli

Kobazuloen eta Lurpeko munduaren Nazioarteko Eguna

Kobazuloen eta Lurpeko munduaren Nazioarteko Eguna

FFTS elkartearen ekimenez-k aurkezturik

Noiz: Ekainaren 10ean eta 11n
Non: Sarako lezeen harrera gelan

Hizkuntza: frantsesa

Kobazuloen eta Lurpeko munduaren Nazioarteko Egunak ekainaren 10ean eta 11n ospatuko dira aurten eta gai nagusia espeleologia izanen da !
Pirinio Atlantikoetako Espeleologia Batzordeak (CDS64) erakusketa bat aurkeztuko du Sarako Lezeen harrera gelan, gure eskualdean diren espeleologia jardueren aukerak hobeki ezagutzeko parada emanez. Asteburuan zehar, espeleologo boluntario batzuk Sarako Lezeetan izanen dira, zuekin mintzatzeko eta galdera guztiak argitzeko !

Lehiaketa bat ere antolatuko dugu asteburu osoan zehar (gunean bertan eta sare sozialetan), Sarako lezeetan izanen den bioespeleologiari buruzko bisita berezi baterako sartzeak irabazteko.
Parada ederra Sarako lezeak ezagutzeko bisita gidatuetatik kanpo !

Jakitekoa: Sarako lezeen harrera gelan diren gertakariak urririk eta deneri idekiak dira !