français Euskara Castellano English
Sarako lezeen parke megalitikoa

Parke megalitikoa

Guneko museoa urririk bisitatzen ahalko duzue Sarako Lezeen bisita aitzin edo ondoren.

BLOT Medikuak eraiki aire zabaleko gune honetan, gizakiak Protohistoria deitu garaian (JK a-ko 2800-etik, metalen arora) altxatu monumentu desberdinen berrosaketa bat atzematen da.

4 hizkuntzatan diren azalpen panoei esker, zatozte monumentu hauen behatzera, bai eta lurperatzea edo erraustearen gisako erritoak ere.

Parke 1
Parke 2
Parke 3
Parke 4

Euskal Herriko arkeologoa den JACQUES BLOT Medikua, eskertu nahi dugu, haren esperientzia eta aholkuei esker burutu ditugulako monumentu protohistoriko hauek.

Gizakiaren lehen lurperatze erritoak lezeetan duela 100 000 urte ingurukoak badira ere, ez du hain aspaldi aire zabalean eraikitzen hasi direla.
Euskal Herrian agertu diren lehenak Neolitikoan (JK a-ko 4000-2500), ondotik metalen aroan:

Bi lurperatze molde nagusi txandatuko dira :

Ehorzketa erritoan

Trikuharria
Trikuharria

Gorputza lurperatua da edo zehazkiago monumentu megalitiko batean ezarria (mega-lito = harri handia), eta hau neolotikotik beretik, 4. milurtearen bukaerara. Errito honek iraunen du Kobre Aroan eta piskanaka desagertuko da Brontze aroaren bukaera aldera.

Desberdintzen ahal ditugu "benetazko" trikuharriak, zinezko megalitoak, eta trikuharri kutxak, ttipiagoak. Monumentu hauek ordokian altxatuak dira, edo mendi magaleko zapaldetan, gehienetan garaiera apaletan (300m-tik 400 m-ra). Horrek ikustekorik badu bide erraza zuten alhategien kokapenarekin, artzain-laborariak hauen konkistatzen hasten direlarik.

Honen ondotik etorri den errauste erritoan (metalen aroa)

Tumulus-Harrespila edo Baratze-tumulua
Tumulus-Harrespila

Zenduaren gorputza errea da, eta hondar erre batzuk bakarrik sinbolikoki biltzen dira eta egitrua berri batzuen erdian ezarriak dira. Egitura hauen hiru modalitate ezagutzen dira (errito berdinaren aldaerak besterik ez dira) :

Aitzin ikusi monumentuak aurkitzen diren garaiera goragoetan ikusten dira (1000m, 1500m) udako alhategietan (lepo / gailur lerro), seguru aski talde handiagoendako beharrak areagotu zirelako.


Argitasun gehiago :

Ehorzketa erritoak

Bi ehorzketa modalitate erabiliak izanen dira bata bestearen ondotik: lurperatzea eta erraustea.
Historiaurreko gizakia Sarako Lezeetan ibili da JK a-ko 10 000 urte inguru arte. Gizaki hau orduan, ibiltaria, ehiztaria eta biltzailea zen. Klima aldaketen ondorioz, gizakia laborantzan hasiko da eta gehiago hazkuntzara bihurtuko. Egonkortuko da. Garai honi Neolitikoa deitzen zaio (JK a-ko 2800 urte inguruan).
Garai hartan, ehorzketa errito berri bat agertzen da: hilak trikuharrien gisako monumentu handietan ezarriak dira batzutan.
EOndotik, gure aroaren aitzineko 2 milurteetan gaindi, gizakia Kobrea, Brontzea eta ondotik Burdinaren metalurgian hasiko da: metalen aroa izanen da hau. Ehorzketa erritoak aldatzen dira: hilak erraustuko dira, beste monumentu mota batzuk agertzen dira (harri zirkulu, tumulu, etab).

Errauste erritoa aski goiz hasi da, Kobre aroko kasu bat aurkitu baitugu, erran nahi baita JK a-ko 3. milurtetik goiti. Errito honek Brontze aroan (orduan lurperatzea eta erraustea eginen direlarik) eta Burdin aro osoan ere iraunen du. Ez du horrek kentzen hala ere, miaketa eta karbono 14 bidezko datazioen emaitzek erakutsi bezala, errito hau aro historikoetan ere (gure aroko 12, 14. mendeetan) praktikatua izan dela.

Egur-meta baten gaineko hilotzaren erretzea osoa izaten ahal zen, errautsak lortu arte (erraustea). Ondotik, batzuetan egur-ikatzarekin nahasiak ziren hezur zati erre bakan batzuk zituen eskukada sinboliko bat hartzen zen eta monumentuaren erdian ezartzen, egur-metatik biziki hurbil hautatu lekuan. Ez zen ohikoa eskaintza ezartzea (zeramika pusketak*, pieza litiko ttipiak**, harrixabal borobilak). Aldi berean eskaintza guti atzemateak, badaudelarik, hain arreta handiz burutu egitura baten ondoan izateak, hilobiak ordez "zenotafoak***" deitu behar daitezkeen ehorzketa monumentu hauen aspektu sinbolikoa ongi azpimarratzen du.
Iduriz, gorputz bat baizik ez zen sartzen hauetan, trikuharrietan ez bezala.

Oroitaraz dezagun 3 modalitate badaudela: baratze-tumulua (edo baratze-harrespila), tumulu sinplea, eta harri zirkulua: baratzea (edo harrespila). Ez dakigu zein irizpide hartzen ziren mota horretako monumentu bat hautatzeko, beste bat baino. Nekropolo berdin baten baitan elkar aurkitzen dira.

*zeramika: buztin errez egin eltzea
**litikoa: harrizkoa
***Zenotafoa: hil baten oroimenez, baina bera barnean sartu gabe altxatu hilobi bat.


Bitarteko neurriko trikuharriak

Trikuharri kutxa bezalakoa da kasik, baina honen lauzen neurriak handiagoak dira, batez ere estalgiarenak. Hemen, hilotza Ekialdetik sartzen zen, horko lauza ttipiagoa baitzen (edo batzuetan ez zen). Mendiko monumentuak dira (kutxa dolmenikoen kasuan bezala) eta izari ttipiak dituzte, eraikitzaile kopuru apal batekin, ordokian baino baliabide mugatuagoekin.

Mahaia, batzutan harri zirkulu batez inguratua den tumuluaren plano inklinatuari esker ezarria da. Zirkulu honi "peristalitoa" deitzen zaio ere.


Monolitoak edo Menhirak (muga)

Eskematikoki 2 kategoria bereiz ditzakegu: monolito "blokeak", 4 eta 6 tona arteko paralelepipedoak, denak etzanak (eta iduri luke hauetarik anitz ez direla sekulan altxatuak izan) eta oraindik usu landatuak diren 1 eta 2 tona arteko monolito "lauzak" ; Guzietan hozkatze aztarnak atzematen dira. Altitudeko alhategietan aurkitzen dira eta artzain bideetan gaindi, gehien bat gailur-lerro, lepo edo mendi magaletan.
Iduri du Euskal Herrian ez dutela zedarri astronomiko eginkizuna betetzen, baina artzain lurraldeetako mugan kokatu mugarri eginkizuna betetzen zuketela, alhategi eta ur-guneen erabilpen pazifikoa errazteko eta auziak konpontzeko. Era horretan, monolitoaren euskal izena muga da. Garai historietako "fazeriak" (haran desberdinetako artzainen arteko akordioak) artzaingoa bera bezain zaharra den jatorrizko akta batzuen luzapena besterik ez dira.
Sara eta Beraren arteko mugan diren Lizuñagako mahaiak, monolito etzan baten antzekoak dira, haien betebeharrari dagokionez.

11 monolito aurkitzen dira Ipar Euskal Herrian eta 31 Hego Euskal Herrian.
Zaila da harri handi horiek noiz ezarriak izan diren jakitea; hala ere, usu errauste monumentuak hurbil atzematea indize kronologikotzat har daiteke.


Bizileku tumuluak

Lur meta hauek 10 eta 18 metra arteko diametroa izaten ahal zuten eta 1 eta 2 metro arteko goratasuna ; maldan ziren lur zatietan eraikiak dira beti, urak isurtzeko gisan. Altitudean atzematen dira, alhategi aterpetuetan, ur-guneetatik hurbil, 10, 15 edota 20 unitateko multzoka. Gaur egun, oraindik, artzainek erabiltzen dituzte aterbe horiek.
Tumulu hauek egitura homogeneoa dute eta iduri luke uren isurketatik babesteko goratze eginkizuna betetzen zutela, hauen gainean eraikiak ziren aterpe xumeentzat; aterpe hauek zuhaitz adarrez, larruz edo lur metaz eginak ziren. Artzain transhumanteek seguru aski aterbe hauek urtero berriz egiten zituzten udako alhategietatik itzultzen zirelarik, haranetako bziztokiak iraunkorrak zirelarik.

600 bizileku tumulu baino gehiago aurkitzen dira Ipar Euskal Herrian.

Trikuharria

Gorputz bat ala gehiago hartzen ahal duen hilobi monumentu bat da, eta behin baino gehiagotan erabil daiteke. Monumentu mota hau JK a-ko 4. milurtean altxatua izan da, Brontze aroan, erran nahi baita bi mila urtez.

Lurrean xutik landatuak diren lauza handiek, hilobi bat inguratzen dute eta honen ardatza Eki-Mendebaldera buruz emana da usu; Ekialdeko lauza kendua izaten ahal da edo ttipiagoa, berantago beste gorputz batzuk sartzeko gisan. Batzutan biziki pisua zen estalgi-lauza, edo mahaia, monumentua inguratzen zuen harri edo lur meta bat. Honek osatzen zuen plano inklinatuaren gainean arrabolei esker altxatzen zen. Meta hauek tumulus deitzen dira.
Trikuharriak talde, erkidego baten lurralde marka irudikatzen ahal zuen. Horretan, taldeko kideak baizik ez ziren ezartzen ahal.

Gorputza ezartzean, eskaintzak ere egiten ahal ziren eta hauen aztarnek erakusten dute gure eskualdea europar kultur korronte desberdinei irekia zitzaiela: armak, eguneroko gauzakiak, hezur edo harrizko bitxiak, eltzeak. Eskaintza hauek geroztik "altxor bilatzaileek" gehienetan ebatsi dituzte.

Ipar Euskal Herrian, orotara 110 trikuharri hilobietatik 27 trikuharri aurkitzen ditugu.

Trikuharri-kutxak

Trikuharri-kutxa

Aitzineko monumentutik bereizten da neurri ttipiagoak dituelako eta gorputza sartzeko estalgi-lauza askoz arinago bat altxatu behar zelako.
Haren beste ezaugarriak (banaketa, garaiera, erabilpen iraupena, erranahia) trikuharriarenekin nahasten dira.

83 trikuharri kutxa inguru aurkitzen dira Ipar Euskal Herrian.

Baratze-tumulua (edo tumulu-harrespila)

Hemen, monumentuaren erdia gaur egun aurki dezakegun egoeran aurkeztua da, eta beste erdia, miatze arkeologiko baten ondotik den gisara.
Monumentu mota honen ezaugarri nagusia honako hau da: 6 edo 7 metroko diametroa eta gehienik 0,70 m-ko goratasuna duen lur edo harri pentoka bat inguratzen duen ageriko harri korona bat.
Kasu batzuetan korona periferiko honek, pentokaren atxikitzeko balio bazuen ere, iduri luke gehienetan area baten mugak markatzen dituela, gune bat sinbolikoki seinalatzen zuela.
Miaketek korona horren elaborazio gradoa agertzen dute, lauza handiak baizik ez baitira lurretik ateratzen monumentua bukatua delarik. Erdiko errezeptakuluaren xumetasunaz ohartzen gara, barnean egur ikatz zati batzuk baizik ez baitziren. Higigarriak*, izigarri guti badaudelarik, korona periferikoko harrien gainean ezarriak dira gehiago.
Erran dezakegu baratze-tumulu baten egitura trikuharri baten egituratik datorrela, errito berriaren errauste ondoko gordailuaren neurriari egokitzen den hilobiaren izarien ttipitze sinple baten bitartez.

61 baratze-tumulu aurkitzen dira Ipar Euskal Herrian.
*higigarria: monumentuaren barnean ezarri gauzakiak.

Tumulua

Baratze-tumuluaren (edo harri zirkuluen) betebehar berdinak betetzen ditu, salbu korona periferikorik ez duela. Tumulu gehienek 5 eta 6 metro arteko diametroa dute eta ez du iduri ordenatuak direnik. Erdiko errezeptakulua gehienetan ez da beste monumentu motakoenak bezain landua.

213 tumulu aurkitzen dira Ipar Euskal Herrian.

Baratzea (harrespila)

Harrespil - Baratze

Hemen monumentuaren erdia gaur egun aurki dezakegun egoeran erakutsia da, eta beste erdia, miatze baten ondotik.
Tumuluaz edo baratze-tumulua bezala, baratzea (edo harri zirkulua) errauste erritoari lotzen zaio, eta honen hirugarren modalitatea da. Ohartzen gara, beste lekuetan baino gehiago, (gutitan aurkitzen den) higigarriaren eta erdiko gordailuaren sinpletasuna, eta egiturak, periferikoak bezainbat erdikoak ere, burutzeko eskaini zainketa zorrotzaren arteko kontrasteaz. Lauza ttipiz burutuak diren arkitekturek batez ere (gehienetan zizelkatuak, erregularizatuak) goi-mailako estetika eta sofistikazio gradu batera hel daitezke. Hemen aipatua den Meatse nekropoloko zirkulua honen lekuko dugu.

216 harri zirkulu aurkitzen dira Ipar Euskal Herrian.