français Euskara Castellano English
Entrada de la cueva de Sara

Argibide praktikoak


Informazioak

AHOLKU BAT !

Gure xehetasun fitxa eraman ezazue zuekin zuen oporrak antolatzeko. Orrialde hori inprimatzeko egina izan da eta hortan ordutegia, tarifak, planoa eta beste xehetasunak kausituko dituzue !

Gune antolatua

auto, kanping-car eta autobusendako aparkalekuak Txartelak onartuak oporretako txekak onartuak animaliak debekatuak Sukaldaritza udan Bar Gunearen zati batzuk gurpil-aulki eskuragarria dira piknikatzeko gunea Argazkiak debekatuak haur karrosak ezin dira ibiltzen ahal Ibilaldi bidexkak

  • 3 aparkaleku badaude auto, kanping-car eta autobusendako.
  • Txartelak, txekeak eta oporretako txekeak onartuak dira (ez dugu dirurik itzultzen oporretako txekeekin)
  • Barnean, animaleak, Haur karrosak, argazki eta bideo ateratzea ez dira onartuak.
  • Ostatu/kafe espazio bat, ostalaritza lasterrerako gela bat (udan), guneko museo bat, parke megalitikoa bat eta oroigarri saltegi bat atzemanen dituzue.
  • Gunea elbarriendako partzialki egokitua da (ikus beherago Irisgarritasuna atala).
  • Pik-nikerako mahaiak bisitarien eskura daude Sarako lezeen gunean.
  • Mendi-ibilbide batzuk Sarako lezeen ondoan hasten dira, edo bertatik pasatzen.
Aparkaleku nagusia Autobus eta karabanentzako aparkalekua Saltegia Terraza

Irisgarritasuna

Zubia

Gune barnean irisgarritasuna eta elkarbizitza hobetzeko, hainbat lan egin dira bertan.

Pasabide bat gehitu da mugikortasun murritzeko jendea errazago irits dadin lezeetara. Beheko zola lau samarra denez, bertan ibil daitezke. Lezeak naturaren emaitza direnez gero, ordea, ezin dira goiko aldeetara iragan.

bucle magnético

Gidariek mikroa erabiltzen dute. Hala, bada, bisitari guztiek hobeki entzuten dute, eta bolumen berean, bisita osoan zehar!

"BIM" belarritakoak ezarri ditugu. Hortaz, entzuteko gailua darabiltenek audio bidezko komentarioak zuzenean entzunen dituzte jatorrizkotik, tarteko zarata higuinik gabe.