2 eguneko besta Sarako lezeetan!
Urriaren 4an eta 5ean, MARRUMAKAk atzo, gaur eta biharko mitologiak ospatuko ditu. Besta herrikoi handi baten gisa irudikatua, ekitaldiak egitarau aberats eta askotarikoa eskaintzen dizu:
- Musika, dantza, erakusketak, tailerrak, dastatze-guneak, ikuskizun imersiboak eta animazioek egunari erritmoa emanen diote.
- Iluntzean, kontzertuak izanen dira lezeen arkupean, Usopopekin elkarlanean.
Zatoz gure ondare kulturala ospatzera toki berezi eta intimo honetan, nun kondairak bizirik diren eta musika lurpeko erraietaraino entzuten den... Esperientzia paregabea!
Zendako MARRUMAKA ?
Euskal mitologian, Lezea zezen gazte batek zaintzen zuen: Ahatxe edo Behigorri. Hain ozen orro egiten zuen, nehor ez zuen ausartzen barnera sartzera.
Asteburu oso batez, haren bakea hausteko ausardia izanen dugu. Etorriko al da gu agurtzera... edo bere marruma beldurgarriekin gu izitzera? Hau da deskubrituko duzuna!
Munduak uztartzen diren lekuan, elgarrekin biharko kondairak kanta ditzagun eta Behigorri MARRUMAKA has dadila!
🎭 Asteburuaren egitaraua
Larunbata, urriak 4
Merkatu batek animatuko du parkea, gasnak, barazkiak, gaztainak eta haragiak eskaintzen dituzten ekoizleekin, baita artisau produktuekin eta euskal mitologian inspiratutako sorkuntzekin ere.
Ataungo Jentilbaratza kultur elkartea eta Otsoak dantza taldeak J.M. Barandiaranek bildutako kontakizunetan oinarritzen den zuzeneko ikuskizun batera eramaten zaituzte. Euskal mitologiako izakiak denboraren ilunpetatik sortzen dira, eta beren ingurune naturalean bizia hartzen dute. Mitoz betetako lurpeko mundura murgiltze liluragarria...
Sarako eskolen buraso elkarteek zikiroa ogian eskaintzen dizute, deserta batekin (gasna eta sagar-tarta), 15 eurotan.
Erreserba telefonoz egiten da zenbaki hauetakoren batera: Aurélie 0623606317 / Marina 0677418644 / Elodie 0687706082.
Igandea, urriak 5
Erreserba telefonoz egitea gomendatzen da: Aurélie 0623606317 / Marina 0677418644 / Elodie 0687706082 .

USOPOP-EN KONTZERTU GAUALDIAK
USOPOP elkarteak larunbat eta igandeko gauak girotuko ditu bi musikaz beteriko programazioekin, festari segida emateko Sarako lezearen atarian. Kontzertuak lekuaren magiarekin uztartuko dira!
Urriaren 4an, larunbata - BETEA
Urriaren 5ean, igandea - BETEA
ℹ️ Xehetasunak
🎫 Txarteltegia
- Egunean zehar: sartze librea, urririk.
- Kontzertu gaualdiak : 22€.
- Ekitaldi bereziak : xehetasunak eta prezioak laster emanen ditugu...
📍 Sarbidea & aparkalekua
Helbidea :
Sarako Lezeak
64310 Sara
Aparkalekua urririk bertan.
🍽️ Jatekoa
Jatekoa eta edatekoa izanen da egunean zehar.- Eguerditan: Sarako eskolek proposaturik.
- Arratsetan: Usopop-ek proposaturik.
Edatekoa egun osoan izanen da!
Harremetan sartzeko:
SARAKO LEZEAK:
📧 Email bat bidali | 📞 +33 5 59 54 21 88
USOPOP :
📧 Email bat bidali | 📞 +33 6 70 07 76 56