français Euskara Castellano English
Entrada de la cueva de Sara

Argibide praktikoak


AHOLKU BAT !

Gure xehetasun fitxa eraman ezazue zuekin zuen oporrak antolatzeko. Orrialde hori inprimatzeko egina izan da eta hortan ordutegia, tarifak, planoa eta beste xehetasunak kausituko dituzue !

Gune antolatua

auto, kanping-car eta autobusendako aparkalekuak Txartelak onartuak Eusko onartuak oporretako txekak onartuak animaliak debekatuak Bar Gunearen zati batzuk gurpil-aulki eskuragarria dira piknikatzeko gunea Argazkiak debekatuak dira lezean haur karrosak ezin dira ibiltzen ahal lezean Ibilaldi bidexkak

  • Sarrerak Online erreserbatu gure webgunetatik edo 64 departamenduko turismo bulego batean.
  • Ordaintzeko, txartelak nahiago ditugu. Hala ere, onartzen ditugu txekeak, oporretako txekeak (ez dugu dirurik itzultzen oporretako txekeekin), Euro edo Eusko monetak (bainan ez txartela, kasu!). Sarako udalak moneta truke bulego gisa egiten du Euskorentzat.
  • Lezearen barnean, animaleak, Haur karrosak, argazki eta bideo ateratzea ez dira onartuak.
  • Ostatu/kafe espazio bat, parke megalitikoa bat eta oroigarri saltegi bat atzemanen dituzue.
  • Gunea elbarriendako partzialki egokitua da (ikus beherago Irisgarritasuna atala).
  • Pik-nikerako mahaiak bisitarien eskura daude Sarako lezeen gunean.
  • Mendi-ibilbide batzuk Sarako lezeen ondoan hasten dira, edo bertatik pasatzen.

Irisgarritasuna

Gune barnean irisgarritasuna eta elkarbizitza hobetzeko, hainbat lan egin dira bertan.

Pasabide bat gehitu da mugikortasun murritzeko jendea errazago irits dadin lezeetara. Beheko zola lau samarra denez, bertan ibil daitezke. Lezeak naturaren emaitza direnez gero, ordea, ezin dira goiko aldeetara iragan.

bucle magnético

Gidariek mikroa erabiltzen dute. Hala, bada, bisitari guztiek hobeki entzuten dute, eta bolumen berean, bisita osoan zehar!

"BIM" belarritakoak ezarri ditugu. Hortaz, entzuteko gailua darabiltenek audio bidezko komentarioak zuzenean entzunen dituzte jatorrizkotik, tarteko zarata higuinik gabe.


Information
Mugikortasun mugatua duten pertsonen harrera buruzko informazio guztia gure Helgarritasun orrian aurkituko duzue.
Informazio gehiagorako, jarri gurekin zuzenean 00 33 5 59 54 21 88 etan.