Egitaraua

Sarako Lezeetan antolatuak diren gertakariak

Hemen dituzue Sarako Lezeetan izanen diren mintzaldiak, ikusgarriak edo jarduerak :

LEZEAREN OROIMENA - Mintzaldiak

Hitzaldi desberdinak antolatzen ditugu urtean zehar, bakoitzak bere historia, ondarea eta kultura berreskuratzeko edo aberasteko asmoz.

  • 2022ko Apirila : "Gaueko izakiak euskal mitologian", Claude Labat-ek aurkezturik.
  • 2022ko Maiatza : "Sarako lezeen inguruko monumentu protohistorikoak", Paul Badiolak aurkezturik.
  • 2022ko Ekaina : "Muga, kontrabandoa eta bentak", Guy Lalanne-k aurkezturik.

Ingurumena ezagutzeko ibilaldia - 2022ko Agorrila

Ondare naturala eta historikoa elkartzen direnean !

Ateraldia Imanol Amestoy-ek gidaturik (CPIE euskal itsasbazterra)

Noiz / Non : Agorrilaren 19an, ostiralean, 9:00etatik 12:30etara, Sarako lezeen aparkalekutik abiatuz.
Hizkuntza : frantsesa.
Baldintzak : urririk eta deneri idekia. Leku kopuprua mugatua denez, izen-ematea beharrezkoa da.
Distantzia eta kota : 4.5 km eta 400 metroko desnibel metatua.

Zailtasun maila : mendizaleentzat.

Zatoz Imanol Amestoy-ek (CPIE misio arduradunak) gidatuko duen ateraldira, Sarako lezeen inguruko ondare natural eta arkeologikoa ezagutzera, goiz batean zehar !
Ibilaldiak Atxuriako gainetara eramanen zaitu lehengo artzainen presentziaren aztarnak ikusteko : Trikuharriak, harrespilak... gure mendietako paisaiak moldatu dituzten hainbat monumentu !
Bazter horretan, lehorra edo hezea izanik, segatik makurtuak, azidoak edo karetsuak, flora eta fauna berezia atxematen ditugu.
Artzainen bizimoldeari lotutako praktika tradizionalek moldatu dituzten egungo larreak, zohikaztegiak, pentzeak eta soropilak ikusiko ditugu ere bai. Gizakiaren eta mendiaren arteko elkarbizitza ulertuko dugu.

Ateraldi hori "CPIE euskal itsasbazterra"-k, Pirinio Atlantikoetako departamendu kontseiluak eta Sarako Herriko etxeak antolatzen dute.

Jakitekoa :

Sarako lezeek ateraldia ezezta dezake :
  • Jende kopurua ttipiegia bada ;
  • Eguraldiak ez baditu baldintza onak eskaintzen (eguraldi txarra...)

Ontsa prestatzeko :

  • Mendiko zapatak ezarri.
  • Pentsatu ur botila bat hartzea.
  • Eguraldiaren araberako jantziak hartu : euri-arropa, txapela, eguzki betaurrekoak, eguzki krema...
  • Kontraindikazio medikorik ez izan.