Geltoki n°3 - Tubulure

Well and bear

Zuen buruen gainetik, ehunka tona kisu-harri daude sabaian.
Glaziazio garai bukaeran, kuaternario denboraldian, urak zizelkatu zuen berrogei bat metro gorako ximinia hau, kasik goiko lur azaleraino igotzen dena. Irudika ezazue zurrunbiloaren indarra, hor, zuen gainetik, ura burrustan jausten zenean, eta ondoren, lasaiturik, bere bideari segitzen du, orain zaudeten bihurguneetatik...

Presentatzen dizuet « Ursus Spelaeus » nire adiskidea. Harpeetako hartza, edo hobeki erran haren itxura, zeren badu hamar mila urte inguru ez dugula gehiago ikusi. Zer maiestate zaukan ! Tona bateko pisua. Hiru metro eta hogeita hamar zentimetroko goratasuna, tente zutitzen zenean. Kasik erabat landare jalea. Honat etortzen zen bakean hibernatzeko.

Hartzaren garaian bizi zirenak, xumeagoak, ainitz ziren. Lezeko inguru hauetan, badira oraino ezpezie endemikoak, bizirik daudenak. Gaur, ez dituzue ikusiko. Batzu ñimiñoak dira, beste batzu jendeetarik ezkutatzen dira. Edo pausaldia hartzen dute... Utz ditzagun trabatu gabe. Hauen etxean gaude.