
Ez naiz harpe honek lilluratu duen izaki bakarra.
XIX garren mende hastapenetik, arkeologoak, espeleologoak, zientifikoak hemen barna menturatu ziren.
Prosper Mérimée historiazale eta idazleak egin zuen Lezearen lehen deskribapena. Edouard Alfred Martel, Frantses espeleogiaren aitak, harpearen lehenbiziko topografia osatu zuen.
1922an, bere aldetik, Emmanuel Passemard-ek egin zituen lehenbiziko indusketak (miaketak); duela hogeita hamar mila urte, gizakiak utzitako arrastoen materiala aurkituz.
Jose Migel Barandiaran, Euskal antropologo maisuak, euskal populuaren nortasunaren azterketari bizi osoa eman zionak ere, hemen egin zituen ikerketak. Ikerketa horiek oro agerian ematen dute harpe prehistoriko honek daukan aberastasun handia.