Geltoki n°2 - Konkrezioak

Konkrezioak

Milurtetan barna, euri erauntsietako urek astiro astiro mea ziloak moldatu dituzte. Oraingoz, mea-ziloaren goiko ur-bidean zaudete.

Urak bere lana aspaldidanik bukatua dauka. Gure buruen gainetik daukagun buztin azalak urari ez dio pasabiderik uzten, horrela Lezea babesten du. Ura arraildura bakan batzuetik baizik ez da infiltratzen. Aska batzu betetzen ditu eta aitzinean daukagun konkrezio eder hau bezalakoak moldatzen.