Zulo ugari daude Sara eta inguruetan aurkitzen den kareharrizko alimaleko mendigunean. LEZEA edo SARAKO LEZEAK deitua den hauetariko bat bisita daiteke, duela 2 milioi urte baino gehiago zegoen egoera berdinean.
Sarako Lezeak aterbetzen dituen Atxuria mendiaren gailurra buztinez estalia da eta honek ur-eurien iragazketa mugatzen du. Formazio geologiko atipiko bat ikusiko duzue... gela zabal eta izugarri handiak, Akitaniako handienen artean sailkatua den sartze ataria, etxebizitza eta eguneroko jardueren gunea ahantzi gabe...
Bisita gidatuak 45 minutu irauten du, 900 m-ko aitzinbide apailatu bat segituz. Bide hau segurtatua da eta osoki soinu eta argiz hornitua. Ibilbideak gidoi bat segitzen du, argiztapen eta entzungailuez lagundurik, baina beti argitasun gehiago ekarriko dizuen gida batekin.
Azken teknologiak erabiliak izan dira, besteak beste LED argiztapena, bai bisita baldintza onenetan egiteko, eta bai lur azpiko ingurumena eta bertako « bizilagunak » zaintzeko.

Sarako Lezeek ez dituzte gizakiak bakarrik aterbetu, baina ere... duela 10 000 urte baino gehiago zuloan negukatzen ziren leize-hartzak!
Gaur egun, saguzarrak dira zuloaren barnean sekula baino gehiago kabitu diren ugaztunak. CREN (Conservatoire Régional des Espaces Naturels / Eremu Naturalen Eskualdeko Kontserbatorioa), GCA (Groupe Chiroptère Aquitaine / Akitaniako Kiroptero Taldea) eta ENA (Espaces Naturels Aquitaine / Akitania Eremu Naturalak) elkartearekin lankidetzan, Sarako Lezeetako gunea interes handiko etxebizitza gisa erreferentziatua da nazio arte mailan, bertan egoten diren saguzar espezie kopuru handiarentzat.

Bidean, gerta daiteke Gillen Laminarekin gurutzatzea. Iturrietako jeinu honek, euskal mitologia ezagutzeko ateak irekiko dizkizue.
JM de BARANDIARAN Ataundarra (Hego Euskal Herriko Gipuzkoan), bere garaieko antropologo handienetakoa izan da. 15 urtez Sarara ihes egin zuen. Herri honek, haren ikerketak burutzeko sekulako parada eskaini zion.
Zazpi euskal leize elkartu zaizkio Sarakoari, bakoitzaren berezitasunak ezagutu ditzazuen. Urte guziz, Martxoan, egun batez, 8 leize horiek bisita ditzakezue tarifa apalduan.