Ateraldi antolatuak prestatuak izan dira haur eta eskolentzat. Horrela, Sarako Lezeetako unibertsoa molde ludikoan ezagutuko dute (frantsesez) :
- « Izadi betea » Eguna
Haurrak loriatuko dira!!
Egun berean 2 km-ko distantzian diren 2 gune ezagutzeko aukera: 2012ko Sarako Leze famatuak BISITA BERRIAREKIN eta « Etxola » Animalien Parkea. Oren bat irauten duen soinu eta argizko bisitaren kari leize-hartza eta saguzarrak ikusi ondoren, 300 animalia baino gehiago aurkituko dituzue « Etxola » Animalien Parkean. Pottokez ibiltzeko parada izanen duzue ere! (baldintzak lotu fitxategian).
15 pertsona baino gehiagoz osatu taldeei irekia.
Aitzinetik hitzartu behar da nahitaez.
- "EGUN BATEKO ERREGINA IZAN ZAITEZTE!" eguna
PRODUKTU BERRI bat ezagutzeko parada balia ezazue Saran. Egun berdinean, Sarako Lezeetako BISITA BERRI gidatua egin ezazue EZTITEGIra joan aitzin. Nola bizi dira erleak, nola antolatzen dira haien kofoinaren baitan, nola egiten da eztia eta zoin tresnekin, nola babesten da haiengandik arriskurik hartu gabe hurbiltzeko... gure 2 atelierak ahantzi gabe...
Arriskurik gabeko egun bat: alabaina, haurrek erleak behatuko dituzte, egun horretarako bereziki sortu kofoin hetsi eta berinatuen bitartez.
Lehen Mailako Eskolei eskaini eguna.
Nahitaezkoa da aitzinetik erreserbatzea.
Talde produktu hau haurrei eskainia zaie.
- "ETXALDEAREN EZAGUTZA!" eguna
PRODUKTU BERRI bat Saran zuen ikasleekin ezagutzeko parada balia ezazue. Egun berdinean, Sarako Lezeetako BISITA BERRI gidatua egin ezazue "Atxuri Alde" etxaldera joan aitzin. Zatozte etxaldeko bizia ezagutzera eta zuek ere parte har ezazue: belarra behiei emateko, laboreak ezagutzeko, oilo eta ahateengandik hurbiltzeko, ahantzi gabe deizte gela eta baratze famatua zuen azietetan atzematen dituzuen barazkien sekretuak ikasteko... Guzi hau atelier jostagarri moldean gertatzen da.
Eskolei eskaini eguna.
Nahitaezkoa da aitzinetik erreserbatzea.
- "ZOAZTE ARRANTZATZERA!" eguna
PRODUKTU BERRI bat Saran zuen ikasleekin ezagutzeko parada balia ezazue. Egun berdinean, Sarako Lezeetako BISITA BERRI gidatua egin ezazue arrantzako gida batekin, erreka ttipi bateko ur biziaren aberastasun harrigarria ikasteko. Kainabera edo salabardoarekin esku artean, zinezko arrantzaleak bilaka zaitezte, izadia errespetatuz!
Lehen Mailako Eskolei eskaini eguna.
Nahitaezkoa da aitzinetik erreserbatzea.