Sarako Lezeak

Aukera onak!

Bisita berria martxan da !

Sarako lezeak bisita berri bat moldatu dute atsegingarri izan dadin, azken ekipamenduak erabiliz.

Hemen duzue 2 minutuko laburpen bat  ...
Gehiago ikusi

Sarako historiaurreko Lezeak

Sarako Lezeak, Euskal Herriko hirugarren gune bisitatuenak, oren bat irauten duen soinu-argizko bisita gidatua proposatzen dizue.

Sarako Lezeetako ataria

Ibilbide apailatuan zehar, 3 gai aipatuak izanen dira :

  • leze aski idor baten geologia atipikoa;
  • historiaurreko bizitokia;
  • JM de Barandiaran-en lanetan oinarritu euskal herriaren jatorria eta mitologiaren aurkezpen bat.

Sartzea urririk duten gure guneko museoa, Gizakiak historiaurretik hona ezagutu duen bilakaera ezagutzeko, eta megatilismoa Euskal Herrian azaltzen duen parke megalitikoa aurkituko dituzue.

Sararen kokapena Baiona, Biarritze, Donibane Lohizune, Hendaia, Donibane Garazi etab... herriei begira
Sara, Euskal Herriaren bihotzean

Itsaso eta mendiaren artean,
Sarak ongi etorria eskaintzen dizue...

Sara, Larrun euskal mendi famatuaren oinean kabitua da eta Frantziako herri ederrenetakoen artean sailkatua.

Xareta : Sara, Ainhoa, Zugarramurdi, Urdazubi

Ainhoa eta Nafarroako Zugarramurdi eta Urdazubi herriekin bildurik, Xareta, mugaz gaindiko lurraldea osatzen du Sarak.

Historian gaindi (Karlistadak, munduko gerlak), eta haren jardueren bitartez (kontrabanda, gaueko lana…), Sarak betidanik harreman biziki onak izan ditu mugaren bi aldeetako probintziekin.