français Euskara Castellano English
Lezea, Sarako kobazuloa

Sarako lezeak

Zulo ugari daude Sara eta inguruetan aurkitzen den kareharrizko alimaleko mendigunean. LEZEA edo SARAKO LEZEAK deitua den hauetariko bat bisita daiteke, duela 2 milioi urte baino gehiago zegoen egoera berdinean.

"Lezea" web orrialde ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, bertako historiaren, ezaugarrien eta proposatzen dugun bisitaldi gidatuaren berri izan dezazuen.

Ibilbide oso bat

Sarako lezeen guneak hainbat espazio biltzen ditu bere baitan:

  • Guneko museoa : urririk bisitatzen ahalko duzue Sarako Lezeen bisita aitzin edo ondoren.
  • video de presentación : Murgil zaitezte Sarako lezeen ingurugiroan!
  • Bisitaldi gidatua :45 minutuko ibilbide antzeztua, argi eta soinu sistema batek gidaturik, gidari baten laguntzaz.
  • Parke megalitikoa : urririk bisitatzen ahalko duzue Sarako Lezeen bisita aitzin edo ondoren.
Sarrera Museoa Lezea kobazuloa Parke megalitikoa

Azkenik, José Miguel de Barandiaran historiaurrelari eta etnologo ospetsuari eremu bat eskainia zaio. Gerla Zibilean (1936) Franco-ren Espainiatik ihes egiten du, 15 urtez Saran errefuxiatu gisa bizitzeko. Herriaren bizian ongi sarturik, etengabe segitu ditu bere ikerketa lanak.

Sarako Lezeetako Soinu-Argizko bisita gidatua osoki eskainia zaio, Euskal Herritarren oroimenari bizi osoa eman diolako.

Jose-Miguel de Barandiaran-i eskaini gunea

JM de Barandiaran

JM de BARANDIARAN Ataundarra (Hego Euskal Herriko Gipuzkoan), bere garaieko antropologo handienetakoa izan da. 15 urtez Sarara ihes egin zuen. Herri honek, haren ikerketak burutzeko sekulako parada eskaini zion.

Sarako Lezeetako bisita gidatua eskainia zaio gaur egun, euskal herritarren oroimenari dedikatu bizi oso baten omenez.


"Mugarik gabeko lurpea" egitasmoa

Zazpi euskal leize elkartu zaizkio Sarakoari, bakoitzaren berezitasunak ezagutu ditzazuen. Urte guziz, Martxoan, egun batez, 8 leize horiek bisita ditzakezue tarifa apalduan.
Xehetasun gehiago : "Mugarik gabeko lurpea" egitasmoa Lurpea webgunean.

ZugarramurdiSareAstitzOnatiUrdaxKarrantzaIsturitzEkainberri