français Euskara Castellano English
Lezea, Sarako kobazuloa

"Lezea" leizea

Mapa

Zulo ugari daude Sara eta inguruetan aurkitzen den kareharrizko alimaleko mendigunean. LEZEA edo SARAKO LEZEAK deitua den hauetariko bat bisita daiteke, duela 2 milioi urte baino gehiago zegoen egoera berdinean.
Sarako Lezeak aterbetzen dituen Atxuria mendiaren gailurra buztinez estalia da eta honek ur-eurien iragazketa mugatzen du. Formazio geologiko atipiko bat ikusiko duzue... gela zabal eta izugarri handiak, Akitaniako handienen artean sailkatua den sartze ataria, etxebizitza eta eguneroko jardueren gunea ahantzi gabe...

Soinu eta Argiz apaindu bisita gidatua

Bisita gidatuak 45 minutu irauten du, 900 m-ko aitzinbide apailatu bat segituz. Bide hau segurtatua da eta osoki soinu eta argiz hornitua. Ibilbideak gidoi bat segitzen du, argiztapen eta entzungailuez lagundurik, baina beti argitasun gehiago ekarriko dizuen gida batekin.

Azken teknologiak erabiliak izan dira, besteak beste LED argiztapena, bai bisita baldintza onenetan egiteko, eta bai lur azpiko ingurumena eta bertako "izilagunak" zaintzeko.

Bisitan gaindi aipatu Gaiak :

  • Formazio geologiko atipikoa;
  • Historiaurreko etxebizitza;
  • Euskal mitologiaren hurbiltze bat;
  • JM de Barandiaran-en lanetan oinarritu euskal herriaren jatorrien hurbiltze bat.

Lezearen zolan, gauza bitxiak...

murciélagos

Sarako Lezeek ez dituzte gizakiak bakarrik aterbetu, baina ere... duela 10 000 urte baino gehiago zuloan negukatzen ziren leize-hartzak! Gaur egun, saguzarrak dira zuloaren barnean sekula baino gehiago kabitu diren ugaztunak.

CREN (Conservatoire Régional des Espaces Naturels / Eremu Naturalen Eskualdeko Kontserbatorioa), GCA (Groupe Chiroptère Aquitaine / Akitaniako Kiroptero Taldea) eta ENA (Espaces Naturels Aquitaine / Akitania Eremu Naturalak) elkartearekin lankidetzan, Sarako Lezeetako gunea interes handiko etxebizitza gisa erreferentziatua da nazio arte mailan, bertan egoten diren saguzar espezie kopuru handiarentzat.

NATURA 2000 sailkatu gunea

Gaur egun Sarako lezeak Natura 2000 europar sarearen partaide dira. Sare horrek ingurumenaren aniztasun biologikoari eustea du helburu, garapen iraungarriaren logikan betiere.

Sarako lezeak Larrun - Xoldokogaina mendialdearen baitan dira; beraz, inguruan badaude askotariko fauna eta flora joria dituzten basoak, landak, lintzurak eta hezeguneak, lezeak eta labarrak, espezie endemikoak eta guzti.Hori dela eta, Sarako lezeetatik hurbil arkamelua, ibai-karramarroa, Pirinioetako barraskiloa, kakalardo adarluzea, drosera, soldanella bilotsua eta babesturiko bertze hainbat espezie bilatuko ditugu, saguzarrak atzendu gabe, bertan bizi diren espezie desberdinei aldiro-aldiro jarraipena egiten zaie eta.

Izendapen honek, bada, natur ondarea hobeki ezagutzen eta kontserbatzen laguntzen digu.

Argazki batzuk


Sarako lezeen ataria
Tubulure
konkrezioa
Gours
prehistoriko etxebizitza