Sarako Lezeak Behar dituzuen xehetasunak

Sarako Lezeak oren bat irauten duen soinu-argizko bisita gidatua proposatzen dizue. Lurpeko munduan sartu aintzin, bideoz emana den inguruko aurkezpen labur bat ikusiko duzue. Gero, lezean sartu eta, bisita gidatuak 45 minutu iraunen du, segurtatuko aitzinbide apailatu bat segituz.

Azkenean, zure bisita eta ezagutzak ostatzeko, lezeen ondoan diren museoa eta parke megalitikoa nahierara bisitatuko dituzue.

Gunearen irekitze ordutegiak

Dagokion irekitze txandako bisita gidatuen ordutegi desberdinak ezagutzeko, zuzenki harrerara jo.

Garaia

Publikoari irekitze txanda

Otsailaren 10tik Martxoaren 28raAstelehenetik Ostiralera: 14:00etatik 17:00etara*.
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*.
Martxoaren 29tik 31rat (Aste Saindua)Egunero 11:00etatik 17:00etara*
Apirilaren 1tik Uztailaren 31ratEgunero 10:00etatik 18:00etara*
AgorrilaEgunero 10:00etatik 19:00etara*
IrailaEgunero 10:00etatik 18:00etara
Azaroaren 01tik Urriaren 04aratEgunero 10:00etatik 17:00etara*
Azaroaren 05etik 2019ko Urtarrilaren 06ratAstelehenetik ostiralera 14:00etatik 17:00etara*
Larunbata eta Igandetan: 13:00etatik 17:00etara*
HetsiaHetsia abenduaren 24an, 25an eta 2019ko Urtarrilaren 1ean.
Urteko itxiera 2019ko Urtarrilaren 6an izanen da (gauan).

Adi egon ! Egunaren iraupena dela eta, gerta daiteke eguneko azken bisitaren orena aldatua izan dadin. Horretarako, komeni da eguneko azken bisitaren abiatzea baino 20 minutu lehenago agertzea harreran, sartzeko txartelak hartzeko.

Udan, bisiten hastapena 15 minutu guziz hasten dira. Bainan batzutan, egun euritxuetan bereziki, itxarotea luzea izaten ahal da. Kasu hontan, hobe duzue goizean edo arratsalde bukaeran etortzea.

Tarifak

Taldeak (15 pertsonetatik goiti) :

Norbanakoa :

Zerbitzuak

auto, kanping-car eta autobusendako aparkalekuak Txartelak onartuak oporretako txekak onartuak animaliak debekatuak Sukaldaritza udan Bar Gunearen zati batzuk gurpil-aulki eskuragarria dira piknikatzeko gunea Argazkiak debekatuak haur karrosak ezin dira ibiltzen ahal Ibilaldi bidexkak

Pagatzen ahal duzue : Txartelaz, txekez eta oporretako txekez (ez dugu dirurik itzultzen oporretako txekeekin).
Animaleak, haur karrosak, bideo eta argazki hartzea debekatuak dira gunearen barnean.

Sarbidea eta Planoa

GPS koordenatuak :

Gradu Hamartarrak : Latitudea : 43.268831 / Longitudea : -1.570508
Gradu Hirurogeitarrak : Latitudea : 43° 16'' 07' N / Longitudea : 1° 34'' 13' O

Senpere, Ainhoa edo Dantxarineatik :
Sara herriaren sarreran, eskerrerat itzuli eta 3kilometro urrunago berriro eskerrerat hartu.
"Grottes de Sare-Sarako lezeak" ezaupideak segitu.

Azkaine edo "Petit Train de la Rhune"-etik:
"Grottes de Sare-Sarako lezeak" ezaupideak segitu.


Baiona, Miarritze, Donibane Lohitzune, Hendaia, Donostia eta Garazitik etortzeko Saratik nola etorri